martes, 24 de septiembre de 2013

LEHENENGO PROIEKTUA


PAPIROFLEXIA 2



Lehenengo proiektua eraldatu ondoren paperari tolestura desberdinak emanez hurrengoko forma hau lortu dut. Froga batzuk egin ostean konturatu naiz lehendabiziko proiektuaren forma aldatuz gero egonkortasun handiagoa lor nezakeela.


Alboko tolesturak ez dira guztiz simetrikoak. Horrela ikus daiteke angelu desberdinak erabiliz gero, emaitza desberdinak lor daitezkeela.


Proiektua egin ondoren; beraren bista esku utzez, alde bakoitzeko bistak eta ebaketak egin ditut.

Ebaketak

Alde bakoitzeko bistak
Proiektuaren bista 3D-an esku utzez

martes, 17 de septiembre de 2013

LEHENENGO PROIEKTUA


Papiroflexia 1


Proiektu honen helburua, papera erabilita bolumen bat eraikitzea zen tolesturak eginez. Horrek, mugikor bat edo antzeko objektu bat eusteko kapas izan behar zen eta horretarako gogortasuna eman behar genion paperari zurruntasuna lortzeko.




Nola egin?

Lehendabizi, A2-ko orrialde batean, arkatz eta erregela batekin orrian neurriak adierazi nituen. Geroago, marra horietatik tolesteko.

Tolesturak eginez orriaren gogortasuna lortu nuen baina, orriak bata bestearen gainean jarri gabe. Ondoren, 45º-ko tolesturak egin nituen bolumen honeri kurba bat egiteko asmoz. horrela, zubi antzeko forma bat lortu nuen.




Bukatzeko, beste tolestura batzuk eginez bolumen honen egonkortasuna lortu nahi izan nuen; hau da, oinarri antzeko bat eginez beheko aldean.