miércoles, 23 de abril de 2014

BIDAIAK

Niemeyer-en zentro kulturala- Avilés




Aste Santu honetan, Niemeyer arkitektura ezagutzeko aukera izan dut eta eraikin hau hobeto eta sakonago ezagutzeko aukera izan dut.

Eraikin hau 2005. urtean eraiki zen Aviles herrian, Asturiasen. Zentro hau oso garrantzitsua da Niemeyerrek eraikitako azkenengo proiektua delako eta Espainian zehar berak egindako arkitektura bakarra delako. Proiektu hau egin baino lehenago Oviedo eta Gijón hirietan egitea ere pentsatu zen. Berak hiri hau aukeratu zuen zentro kulturalik ez zeukalako eta bere historiagatik ere. Berak zentroa egiteaz aparte, hiriaren leku desberdinak erlazionatzea nahi zuen. Horretarako bere proiektua zati desberdinetan eraikita dago:



Oina

Bere betiko arkitekturarekin jarraituz, hormigoi armatua erabili zuen eta kolore primarioak eta biziak Brasilerik erlazioan. Eraikinak ez dituzte leihorik bere hormetan. Horregatik, Neimeyerrek argizulo batzuk egin zituen sabaietan argia lortzeko. Berak argi naturalaren sentzazioa lortu nahi zuen argizuloen bitartez.


1- ENTZUNARETOA

Entzunaretoan ekintza desbirdin asko egiteko erabilgarria da; hau da: teatroak, hitzaldiak, kontzertuak... Neimeyerrek bere entzunaretoan ez zituen klase desberdinetako jendea desberdindu nahi. Horregatik, eserleku guztietatik berdin ikusteko aukera nahi zuen. Espazioa oso handia denez, berak alfonbra bat jarri zuen bere eraikin osoan zehar oihartzuna ekiditzeko. Niemeyerren arkitektura gustiz kurboa dela jakin arren, harrigarria iruditu zitzaidan suhiltzaileen mangera ere kurboa diseinatzea.



 
 
 


 




 
 

2- KUPULA

Kupula puztutako PVC-arekin egin zuen. Kupularen goiko aldean lanpara handi bat jarri zuen kupularen formarekin baina alderantziz. Horretaz gain, eraikin honek dituen eskailerak ikaragarriak dira. Bertan dauden horma guztiak kurboak dira bi horma izan ezik bertan gauzak proiektatzeko egokiak izango zirela pentsatu zuelako.







3- DORREA

Dorrean jatetxea dago, zentro kulturalera begira sukaldea eta herrira begira jangela. Bertan leku guztiko bista ikaragarriak daude. Eskailerak kanpotik ikusita normlak dirudite baina benetan erradio desberdinekoak dira, igotzen zaren bitartean zabaltzen eta estutzen dira.



 

 




4- PLAZA

Neimeyerrentzat bertako plaza oso garrantzitsua zen. Bertan jendea leku batetik bestera joateko lekua zela esaten zuen. Bertako eguraldia esagutzean konturatu zen estalkiren bat beharrezkoa zela eta orduan estalki bat jarri zuen kupulatik, entzunaretora. Entzunaretoa zabaltzeko aukera dago bertan kontzertuak egiteko.HOrretaz gain, Neimeyerrek pentsatu zuen ibaia aurretik iksutea ideia hona zela bertako biztanleak lehenago iksuteko aukera ez zutelako izan.

 
 


 


 


5- GALERIA

Neimeyerrek bere hasierako proiektuan ez zuen eraikin hau diseinatu baina geroago konturatu zen administraziorako, kafetegirako... Orduan pentsatu zuen ideia hona izango zela erikin honek centro kultural osoa biltzea. Horregatik, leihoak jarri zituen plazara beigira eta leiho horretan eraikin guztiak islatzen dira.






 
Bukatzeko, esan dezaket eraikinetara sartzean, proiektuaren ikuspena guztiz desberdina dela eta askoz ere politagoa eta ikaragarria behin proiektua ezagututa.

miércoles, 16 de abril de 2014

LIBURUA




ATMÓSFERAS- Peter Zumthor


Bigarren lauhilabete honetan "Atmósferas" liburua aukera dut kurtso hasieran eman ziguten listatik. Egia esan, ez nekien ze liburu aukeratu eta liburu hau irakurtzea gomendatu zidaten.

"Atmósferas" liburuaren egilea Peter Zumthor da. Peter Zumthor, Suizako arkitektoa da eta 2009.urtean Pritzker saria irabazi zuen beste sarien artetik. Arkitekto hau, oso garrantzitsua da eta influentzia handia dauka gaur egun gure arkitekturan. Peter Zumthor-ek liburua idatzi zuen 2003. urtean berak emandako hitzaldi batean oinarrituta.

Peter Zumthonek liburu honetan berarentzako arkitektura zer den azaltzen du eta horretarako zenbait argudio ematen ditu. Beraren ustez, arkitekturak atmosfera berezi bat sortu behar du, inguru berezi bat, sentsazio berezi batzuekin. Hau da, bertan zaudenean arkitekturak berak gune espezial bat sorraraztea.

Liburuan dioen bezala arkitektura bat sortzeko pausu batzuk daudel pentsatzen du. Lehendabizi, ingurua aztertu behar da; hau da, bertako sentsazioak sentitzeko, lekua ondo aztertzeko, ingurua behatzeko... Bigarrenez, lekuak eskatzen dituen eskaerak betetzen sahiatzea. Batzuetan gauzak egin eta gero berriz hasierara bultatu behar da eskaerak gustiz betetzen ez dituelako eta helburua ere ez. Azkenik, lana proiektatu behar da. Horregatik, lehenengo pausu guztiak oso garrantsitzuak dira arkitektura on bat lortzeko.

Berak esaten duen bezala, arkitektura bertan biziko duten pertsonentzako egina dago. Ez bakarrik sari bat lortzeko edo ospea lortzeko. Baizik eta, jendea bertan momentu politak pasatzeko, pertsona bakoitzarentzako zerbait adierazteko... Orduan, berak arkitektura gune edo espazio berezi bat lortzea nahi du bertan biziko diren pertsonentzako.

Liburu hau asko gustatu zait, erreflexionatzeko aukera eta nahia ematen dizulako. Horretaz gain, liburu hau oso berezia da berak dituen zenbait esaldiengatik. Liburu honen bitartez, arkitektura hurbiltzeko aukera emten dizu. Arrazoi guzti hauengatik, liburu hau edozein pertsonari gomendatzen diot.

7. PROIEKTUA

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN


Proiektu hau egiten hasi baino lehen erreferentzia batzuk bilatu behar izan ditugu. Liburu eta web orrialde asko begiratu ondoren bi arkitekto desberdinen bi etxebizitza unifamiliarrak aukeratu ditut. Onodren, bakoitzaren hiru azterketa desberdin egin ditut: ibilbideak, pribatutasuna eta gune hotzak eta beroak. Nire ustez, proiektu berri honetarako baliagarriak egingo zaizkit edo hori espero dut behintzat. Hona hemen aukeratutako eraikinak eta bere arkitektoak:

Eero Sarinen- Miller etxea

Etxe hau aueratu dut bere ideia gustatu ziadalako. Lehendabizi etxea lau gune desberdinetan banatzen da eta kubo bakoitzean gauza desberdinak gertatzen dira. Ondoren, etxearen erdialdean; hau da, etxearen nukleoan, gune komuna dago eta bertan biziko den jendea elkartuko da egunean zehar. Horregatik eta hainbat gauza desberdinengatik aukeratu dut eraikin hau.

Planoak:
Oina
Oina
Etxearen argazkiak:







Nire azterketa:

Ibilbideak
Pribatutasuna
Gune hezeak eta beroak
BIBLIOGRAFIA:


Eero Saarinen, 1910-1961 : un expresionista estructural / Pierluigi Serraino.



TADAO ANDO- Town in Hirano

Eraikin hau aukeratu dut bere barne patioengatik eta etxebizitzaren gune guztiak kanpoaldeakin erlazio handia dutelako. Etxeko edozein tokitan zaudenean aukera daukazu kanpoaldean egoteko.

Planoak:







Etxearen argazkiak:





NIre azterketa:

Ibilbideak

Pribatutasuna



Gune hezeak eta beroak

BIBLIOGRAFIA:

Tadao Ando 1 : houses & housing / author, Tadao Ando ; publisher, Nobuyuki Endo.