martes, 29 de octubre de 2013

HIRUGARREN PROIEKTUA

LOGELA 2


Proiektu honen helburua 20m^2-ko logela bat egitea da. Logelaren atea dagoen paretaren kontrako horman leihoak egon behar dira. Logelak apalak, armairua, ohea, komuna... izan behar du.

Ni logela honen proposamena egin dut. Hona hemen nire maketaren argazkiak:

Goitik ikusita

Ohetik begiratzean...

Leihotik ikusita, kanpoko partetik

Leihotik ikusita, kanpoko partetik

jueves, 24 de octubre de 2013

CASA COLLAGE

Ni lauhilabete honetan irakurtzeko aukeratu dudan liburua "Casa collage" da. Liburu honen egileak Xavier Monteys eta Pere Fuertes dira, biak arkitektoak eta Vallès-eko  Arkitektura Eskolako irakasleak.

Liburu honek etxeari buruzko hainbat hausnarketa egiten ditu. Horrela, pentsarazi egiten gaitu liburuak egiten dituen gogoeta askorekin. Horren bitartez, irakurleoi gure gogoeta propioak egitera bultzatzen gaitu.



domingo, 20 de octubre de 2013

HIRUGARREN PROIEKTUA

LOGELA 1



Logela batean askotan ez konturatu arren, denbora gehien pasatzen dugun tokia da. Beraz, oso garrantzitsua da norbera bertan eroso sentitzea. Logela, pertsona baten leku pribatuena da. Horregatik, askotan beste pertsona baten logelan sartzean nolabait jakin dezakegu nolakoa den. Bakoitzak bere logelako leku txiki guztiak ezagutzen ditu baita logelak dituen abantailak eta desabantailak ere.

Nire logela bereziki nire leku pribatuena da non, denbora gehien pasatzen dudan lekua da. Bertan, hainbat gauza egin dezaket; hala nola, ikasi, musika entzun, erlazatu... Askotan bertan egoten naiz orduak eta orduak gauzak egiten. Hainbeste urte bertan lo egin ondoren, zehazki ezagutzen dut.

Logela hau bi pertsonentzako pentsatuta dago nire familian bost garelako .Orduan, batzutan logela berean lo egin behar dugu. Egia esan, nire logela izan arren, ez nuen ni diseinatzeko aukera izan. Baina, hala ere gustoko dut. Txikia izan arren toki guztiak ondo aprobetzatuta daudela uste dut.

Hurrengo proiektuan egin behar izango dugun lanarekin aukera izango dut nire logela diseinatzeko eta bertan niri gustatuko litzaidakeen logela eraiki ahal izango dut.

Hona hemen nire logelaren bi argazki gustoko zaidan momentuan; hau da, eguzkia sartzen denean konkretuki.


Atetik sartzean


Leihotik begiratzean

DESKRIBAPENA:

Nire logelak armairu bat dauka ,hiru zatitan banatuta; apalategi  bat; tiradera-altzairu bat; bi mahai, bata ohe baten azpian dagoena (ohea mugitzerakoan) eta besta leihoaren ondoan; bi aulki; zenbait apal eta bi ohe mugi daitezkeenak, litera batzuen antzekoak dira baina mugitzeko aukera daukatena.

martes, 15 de octubre de 2013

BIGARREN PROIEKTUA

TXABOLA 2




Aurreko asterako egin behar izan genuen txabolaren jarraipena da. Zuzenketa egin ondoren berriz ere maketa egin behar izan nuen lotura bat erabili nuelako proiektu honen helburuarekin bat ez zetorrena. Horretarako, loturak aztertu eta berriz ere eraikitzen hasi nintzen. Estruktura aldatzea aldaketa asko egitea eragin zidan.






Honen ondoren, txabolari azala jartzen jarraitu nuen. Baina ez nuen osorik estali loturak eta estruktura osoa ikusi ahal izateko.





Maketa osoa bukatu bezain laster, aste honetako lana hasi ahal izan nuen; hau da, planoak egiten. Planoen bitartez txabolaren zati guztiak definitzen edo azaltzen ahalegindu naiz.











TXABOLA BATERATUA:

Bukatzeko, txabola  bere inguruan sartu genuen eta nolabaiteko errepresentazioa egin genuen ikusteko nola izango litzateke bere tokian kokatuz gero. Honi esker proiektuari sentsua ikus daiteke hurrengoko argazkiei esker.





martes, 8 de octubre de 2013

BIGARREN PROIEKTUA

TXABOLA 1


Proiektu berri honen helburua egurrez eta iltzez egindako txabola bat eraikitzea zen 1/20-ko eskalan. Ariketa honetan ikasi behar genuen egurrarekin eta iltzeekin nola egin genezakeen txabola baten estruktura eta loturak. Oso garrantzitsua zen pentsatzea errealitatean modu berean eraiki behar zela, horregatik ezin genituen loturak, iltzeak... edozein modutara jarri.


Nola egin?


Lehendabizi oinarria eraiki nuen. Baina txabolaren planta zorutik 50m-ko altuera batean egon behar zen eraikita. Oinarria sendoa izateko gurutze formadun errofortzu bat egin nuen.




















Oinarria egin ondoren, gorantza eraikitzen hasi nintzen zutabeak eta  habeak eginez eraikuntzak gorpua izan zedin. Behin hori egin ondoren, paretak eta teilatua egin nituen eraikina izteko.
Estruktura guztia eta paretak iltzeekin finkatu nituen eta teilatua kolarekin nahiz eta estruktura iltzeekin egiteko pentsatuta egon.

Arrazonamendua:

Txabola hau egiterako orduan ahalik eta argi natural gehien lortzea izan zen nire helburua. Horretarako teilatua bi angelu desberdinekin egin nuen leiho handi bat izateko asmoarekin. Horretaz gain beheko partean beste leiho txiki bat egoteaz aparte, leiate bat egin nuen beheko zatian. Beste alde batetik, teilatua nahiko zorrotza da eta irtengune nahikoa du ura fatxadatik ez garraiatzeko. Bukatzeko oinean, fatxada bukatzen den tokian, irtengune txiki bat dago loreak edo edozein motatako apaingarriak jarri ahal izateko.

Honako hau da nire proiektuaren emaitza: