martes, 26 de noviembre de 2013

LAUGARREN PROIEKTUA

BI PERTSONENTZAKO ETXEBIZITZA 2

1/100eko maketa egin behar izan dugu guk proposatutako ideiarekin eta bere inguruarekin erlazio bat lortu behar izan genuen. Etxebizitza hau arkitekturako bi ikasleentzako izan behar da. Bertan, logela, egongela, komuna, sukaldea jartzeko toki bat eta ikasteko lekua. Lehendabizi ideia garatu behar izan baina hainbat gauza kontuan izan behar ditugu bere kokapena zela eta.

Hurrengoko hau egin behar izan dugu proiektuaren proposamenerako:


- Maketaren proposamena 1/100eko eskalan, plaza guztiarekin.

- Proposamen osoaren oina, altxaerak eta ebaketak 1/100 eskalan.
- Barneko banaketen bi solairuen oinak eta ebaketa eskaileratik, 1/50 eskalan.
- Influentziak



Hona hemen nire proiektuko proposamenaren hainbat argazki:







Hurrengoko hauek dira nire proiektuko erreferentziak:


-Bartzelonako alemaniar Pabiloia-Mies Van der Rohe:
Proiektu honen teilatuaren ideia erabili nuen nire proiekturako. Mies Van der Rohek teilatuan koska txiki bat egin zuen Pabiloiaren fatxada ez zikintzeko. Horregatik, ni nire proiektuko teilatuan gauza berdina egin dut etxebizitza honetako fatxada babesteko eta ura bertatik ez igarotzeko helburuarekin.




-Ur-jauzien etxea- Frank Lloyd Wright:
Fran Lloyd arkitektoak erabiltzen duen horizontaltasuna jarraituz nire teilatua diseinatzeko erabilgarria iruditu zait.



-Felt silloia- Marc Newson:
Arkitekto honek diseinatutako aulki desberdina eta arraroa aldi berean erabili dut nire proiektuan. Etxebizitza honetako lorategiaren bistak eta kalekoak  ikusteko leku bitxia iruditu zaidalako.




-Kristalezko eskilarak- Craig Steely:
Ideia honetan oinarritu naiz nire eskailerak egiterakoan. Grabitatearen ideia gustatu zaidalako eta aldi berean eskailerak astunak ez direlako sentsazioa ematen dutelako.



-Liburutegi munitzipala- Álvaro Siza
Alvaro Sizak proiektu honetan bigarren solairua metro batzuk kanporantza ateratzen ditu. Ni ideia berdina erabili dut nire eraikinean zenbait metro gehiago lortzeko, arkupea lortzeko eta aldi berean lorategiarekin erlazio bat izateko.













LAUGARREN PROIEKTUA

BI PERTSONENTZAKO ETXEBIZITZA 1

Proiektuak eta tailer bateratuaren ikasgaiak bat eginez, arkitekturako unibertsitatearen alboan dagoen lorategian bi pertsonentzako etxebizitza proposamena egin behar dugu. Horretarako, lehendabizi 1/100-eko eskalako maketa bat egin behar izan dugu lekua ondo ulertzeko. Maketa honetan gaur egungo eraikinen egoera islatu behar genuen.

Hona hemen nire maketaren argazki batzuk:





martes, 5 de noviembre de 2013

HIRUGARREN PROIEKTUA

LOGELA 3



Azkenengo logela honetan hainbat aldaketa egin ditut.

Lehendabizi logela hau leku zabal bat eta pareta gutxirekin nahi nuen eraiki. Leku guztiak bat diren sentzazuzioa izateko. Horregatik horma altuera desberdinak jarri ditut dena erlazionatuta egoteko eta leku itxiak saihesteko; komunean izan ezik.

Niretzako oso garrantzitsua da logela argi asko izatea eta batez ere eguneko argia aprobetxatzea. Horregatik leiho handi bat egin dut argia pasa dadin. Horretaz gain, bainugelako goiko partean leiho batzuk jarri ditut kanpoko argia sartzeko egunean zehar eta gauean honen bitartez logela osoa argiztatzeko. Bainugelak gauean ere bere balioa du bertan argia jartzean, logelari emango dion argia ez delako hain fuertea izango.

Paretei jarritako kolore zuriari esker, logela handiagoa dela dirudi eta argitsuagoa dela ematen du. Altzairuak egurrez egina daude paretarekin kontraste bat egiteko baina aldi berean, lurrarekin bat egoteko. Kurbatuta dagoen horma kobrezkoa da oso ezanguratzua delako horma hori logela honetan. Beraz, beste material bat erabiltzeari esker beste objektuetatik nabarmentzen da.

Sarreran, horma bat dago eta ohea bereizteaz gain, sartu bezain laster txamarrak uzteko balio du.

Dutxa bainugelatik kanpo jarri dut baina aldi berean, komunarekin erlazionatuta dago. Komunaren barneko aldean ate bat dago eta beste bat kanpoaldean armairuen aurrean dutxatu bezain laster arropa bertan eskura izateko.

Hona hemen nire logelaren hainbat argazki:







 Ondoren hemen ikus dezkezue proiektuaren planoak, ebaketak, ideograma, piktograma eta erreferentziak:


Planoak

Planoa

Ebaketak


Ebaketak

Ebaketak

Ideograma
Piktograma
Erreferentziak